top of page

Enpresen % 3k bakarrik antolatzen ditu
15 ekitaldi baino gehiago urteko.

Zer egiten dute ezberdin enpresa hauek...
eta zergatik funtzionatzen die?

Hemen kontako dizut eliteko enpresek dakitena.
 

 


Baina, lehenengo, utzi testuinguruan jartzen:

Egun handia iritsi da.

Ateak irekitzeko ordua da, dena prest dago.

Gonbidatuak jakin-minez sartzen dira, espazioa arakatuz.

 

 

 


Elkarrizketa eta agur gogotsuen artean murmurioa dago.

Lehen jarduera guztien arreta bereganatuz hasten da.

Eguna arin doa aurrera, inork erlojua begiratu gabe.


Catering-a akatsik gabe dago.

Ekitaldiak ezin hobeto definitzen ditu enpresaren balioak, gogoangarri bihurtuz.
 

 


Hori % 97ak imaginatzen dutena, baina lortzen ez dutena da.

Errealitatea apur bat desberdina izaten da.

 

 


Iristen lehenak irribarre batekin sartzen dira.

Baina segundotan mugikorra ateratzen dute, zer eginik ez dutelako.

Interes itxurak eginez buelta bat ematen dute, entretenituko dieten zerbaiten bila.

 

 


Ezagutzen direnak azkar taldekatzen dira, beste batzuk aldenduta utziz.

Batzuk hurbiltzeko saiakera egiten dute, baina ez dago izotza apurtzeko topagunerik.

Networking-a ez da ia existitzen.

 

 


Eta lehenengo jarduera hasten denean...

Zuzendariaren hitzak elkarrizketen zarataren artean galtzen dira.

Inork ez du nabaritu ekitaldia hasi denik.

 

 


Batzuek momentu aspergarriak kaña bat eskatuz konpontzen dituzte.

Kaosak eta asperdurak emozioek baino pisu gehiago dute.

Gonbidatuak ateari begira, zenbat denbora gehiago geratu beharko luketen kalkulatzen ariko balira bezala.

 

 


Enpresaren irudia ez da espero bezala geratzen.

Gertaera zirraragarria izan behar zuena laua sentitzen da.

Eta bihar, inork ez du hontaz hitz egingo.

 

 


Ekitaldia ez da txarra, baina ezta gogoangarria ere.

Eta ekitaldi bat gogoratzen ez bada, zertarako balio izan du?

 

 


Horregatik enpresa asko behin saiatu... eta ez dute errepikatzen.

Orduan, zer da eliteko enpresa horiek dakitena?

Nola lortzen dute ekitaldi bakoitza arrakastatsua izatea... behin eta berriz?

 

 


Ez da catering-a.

Ez da dekorazioa.

Bertaratzen den jende kopurua ere ez da.

 

 


Gonbidatuek ekitaldian zehar sentitzen dutenari erreparatu behar zaiola konturatu dira.

Ez dute esperientzia ausaz uzten...

Zehaztasunez diseinatzen dute.

Jendeak gogoratuko duena EZ delako dekorazioa, cateringa edo inbertitutako aurrekontua.

Bizitako emozioak dira gehien gogoratzen dena.

 

 


Benetan lotzen, konektatzen eta inpaktua sortzen duen ekitaldi bat diseinatzeko modurik onena hau da:

Egituran hasieratik aurkezle batekin lan egitea.

Ez da entretenimendua bakarrik.

Ez da ekitaldia gidatzea bakarrik.


Dena estrategikoki egituratzean dago gakoa, une bakoitzak helburu argi bat izan dezan.
 

 


Baina badago hori egiteko modu eraginkorrago bat.

Ekitaldiak aurkezteko espezializatutako ilusionista batekin.

Ekitaldia gidatzen du, erritmoa mantenduz eta aspertasuna hilez.

Barreak, ezustekoak eta misterioa sortzen ditu.

 

 


Speaker batek, aurkezle tradizionalak edo umoristak, balioa ematen dute,

baina magiak badu zerbait bakarra:

Atentzioa lortzen du, parte-hartzea sustatzen du eta arrastoa uzten du segundotan.

 

 


Lubrikante sozial perfektua da.

Elkarrizketak sortzen ditu.

Talde berriak sortu eta jendea behartu gabe harremanetan jartzen du.

 

 


Hori guztia markaren irudia handituz magia pertsonalizatuarekin.

Enpresaren balioak eta ekitaldiaren mezua modu benetan originalean transmitituko dira.

Eta noizbait arreta-maila jaisten bada, momentuan egokituko dugu ekitaldia.

 

 


Ikusten duzunez, kontua ez da espazio hutsak entretenimenduz betetzea.

Magia aurkezpenari integratzean datza, ildo indartsu bat lortzeko.


Ekitaldiak hasieratik amaierara zentzua duela ziurtatuko dugu.
 

 


Zientziak dagoeneko frogatu du:

Emozioak oroimenaren itsasgarriak dira.

 

 


Emoziorik gabe, ez dago oroitzapenik.

Esperientzia arin eta xamur bat sortu behar da.

Iristen direnetik amaitzen den arte, dena liluratzeko diseinatua.

 

 


Ongi, baina... nola da hau praktikan?

 

​

Hasieratik hasiko gara.

Iristean parte-hartzaileak zer egin ez dakitela mugikorrari begira geratu beharrean,

magoak ongietorri liluragarri bat emango die.

Inplikatu, taldeak sortuko ditu eta izotza haustsiko du.

Dagoeneko unkituta eta ekitaldiaren parte sentitzen dira.

Eta ez dira 10 minutu ere igaro iritsi direnetik.


Ez hori bakarrik, gidatu egingo dutugu, hurrengoa zer den jakinaraziz.
 

 


Ekitaldian zehar:

Aurkezleak (ilusionistak) ez du bere burua aurkeztu beharko, iadanik ezagutzen dute eta guztion interesa du.

Horri esker, jardueren arteko trantsizioak dinamikoak izango dira, eta dena modu ordenatuan joango dela ziurtatuko dugu.

 

 


Magia arreta erakartzeko eta harritzeko tresna izango da.

Bertaratuek ez dute soilik entzuten, parte hartu eta esperimentatu ere egiten dut.

 

 


Eta bukatzeko, gutxik gogoratuko duten hitzaldi bat eman beharrean, une ahaztezin batekin amaituko dugu.

Mezua modu bisual, zirraragarri eta ezinezko batean transmitituko dugu,

gonbidatuek memorian grabatuta eraman dezaten.
 

 


Ikusten duzunez, kontua ez da txisteratik untxiak agerraraztea.

Magia tresna estrategiko gisa erabiltzea da.

 

 


Ekitaldi teknologiko batean, magia interaktiboa mugikorrekin eta IArekin.

Zientziari buruzkoan, esponjazko pilotak desagertu eta biderkatu egiten dira,

bizitza errealean kontzeptu matematikoak azaltzeko.

Magia ez da helburua, konektatzeko, harritzeko eta transmititzeko bitartekoa baizik.

 

 


Honek ez du ekitaldia hobetu bakarrik egingo.

Ahaztuko ez den esperientzia batean bihurtuko du.

 

 


BIELE, DANOBAT, DEBEGESA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA bezalako enpresek dagoeneko konfiantza izan dute ikuspegi honetan.

Izan ere, hainbatek urtero errepikatzen dute.

Gertutik ikusi dute nola eragiten dien gonbidatuei, beren komunitatearekiko lotura hobetzen.

 

 


Industria eta teknologiatik hasi eta hezkuntza eta ekintzailetzaraino.

Enpresa bakoitzak bere nortasuna eta helburuak ditu.

Horregatik, aurkezpen pertsonalizatua diseinatuko dugu, transmititu beharreko mezuarekin eta balioekin lerrokatuta.


Bai tonuan, eta baita edukia ekitaldi eta publikoari egokitzen:

Dotorea eta korporatiboa izatetik dinamikoa eta parte-hartzailea izatera.

Landu beharreko gaiei buruzko azterketa zabal batekin.

 

 


Beti emaitza berdina lortuz:

Jendeak gogoratzen eta komentatzen dituen ekitaldiak.

 

 


Orduan, zer sartzen da zehazki zerbitzu honetan?

Ekitaldiaren aurretik:

 

  • Bilera batean parte hartzea, jardueren arteko trantsizioak estrategikoki diseinatzeko eta ekitaldia erresistentziarik gabe ibil dadin.

 

  • Bileraren ondoren, Ekitaldiaren dinamizazio-maparen dokumentua bidaliko da, doikuntza-aukera mugagabeekin, dena primeran egokitu dadin.

 

​


Ekitaldian zehar:
 

 

 

  • Bertaratutakoekin elkarreragina, iristen direnetik magia ibiltariarekin.

    • ​Izotza apurtzeko eta ongietorria esperientzia abegikor eta esklusibo bihurtzeko.

    • Ekitaldia gidatzeko eta jarduerei buzuz informatzeko, denak eroso sentiarazten eta zer espero duten jakin ahal dezaten.

​

  • Aurkezpena magia pertsonalizatuarekin.

    • Jardueren artean magia integratua, arreta birbideratzeko eta guztiak informatuta mantentzeko, inork ezer galdu gabe.

    • ​Enpresaren balioak eta ekitaldiaren mezu nagusia modu originalean transmitituko dira, neurrira diseinatutako efektuen bidez.

​

  • Une erabakigarria: Inpaktu-ikuskizuna.

    • ​20 minutu inguruko ikuskizuna, ekitaldiaren une estrategiko batean.

    • Esperientzia ahaztezina, bertaratutakoek urteetan zehar ekitaldiari buruz gogoratu eta hitz egingo dutela ziurtatzen duena.

​

​


Argi dago ate irekien ekitaldi bat inbertsio bat dela.

Baina, zenbat galtzen du gertaera batek arrastorik uzten ez duenean?

 

 


Inbertsioaren zati handi bat hurrengo egunean ahazten diren gauzetara bideratzen da:

Eszenatokiko muntaiak, bere laguntzaileekin, muntatzaileekin, ikus-entzunezko teknikariarekin...

 

Milaka euro balio ditu.

Baina gertaerak oroitzapen emozionagarri bat lotzen ez badu, zertarako balio du?

 

 


Catering-a akatsik gabekoa izan daiteke.

Baina jendeak gutxitan hitz egiten du ekitaldi bati buruz janariagatik bakarrik.

 

 


Dekorazioa ikusgarria izan daiteke.

Baina jaurdunaldiak ez badu eraginik gonbidatuengan, hori bakarrik da, dekoratu bat.

 

​


Eta inbertsio guzti horrekin ere, badira hurrengo egunean ahazten diren ekitaldi asko.

Orduan, zenbat kostatzen da benetan gogoangarri bihurtzea?

Zerbitzu honen kostua 2.100 €+ BEZ ( % 21) da.

Ekitaldiaren iraupena eta inplikazio-mailaren arabera prezioa alda daiteke.

 

 


Enpresa askok gehiago inbertitzen dute catering-ean bertaratutakoen esperientzian baino.

Zer uste duzu gogoratuko dutela gehiago?

Gogoangarria bada, bezeroen, langileen eta inbertitzaileen buruan geratuko da marka hilabeteetan.


Horrek segundotan ahazten diren marketin-kanpaina askok baino gehiago balio du.
 

 


Eta erabateko lasaitasuna izan dezazun:

Ez da show itxi bat, ezta gidoi mugiezin bat ere.

Zerbait ez badabil, aldatu egingo dut.

Erritmoa, formatua eta edukia doituz, publikoak behar duenaren arabera.

Ez dugu tarterik uzten gertaerak indarra gal dezan.

 

 


Aurkezle asko daude.

Magoak ere bai.

Baina inpaktua bermatzeko ekitaldiak estrategikoki egituratzen eta dinamizatzen dituen ilusionista espezializatuak...

 

Bakarra dago.
 

 


Pertsonalizazioa dela eta, hilabete bakoitzean ekitaldi kopuru mugatu bat baino ez dut egiten.

Itxaroten baduzu, beste norbaitek zure data blokeatu dezake.

Bertaratutakoek egun hau gogoratzen dutenean, "beste jarduera bat"... edo esperientzia ahaztezin batean pentsatzea nahi duzu?

 

 


Enpresa guztiak ez daude horrelako zerbaitetarako prest.

Baina proba egiten dutenek errepikatu egiten dute.

 

 


Ekitaldiak beti bezala antolatzen jarraitu ahal duzu... edo zure publikoak ahaztu ezingo duen esperientzia bat diseinatu.

% 97k egiten duen gauza bera egiten jarraituko duzu... edo ulertu duten enpresen % 3aren parte izango zara?

Erabakia zure esku dago.

Egin klik hemen eta erreserbatu datak agortu baino lehen.

 

 


BONUS ESKLUSIBOA

[Mugaeguna] baino lehen erreserba egiten baduzu, jaurdunaldiaren 1-3 minutuko bideo bat jasoko duzu DOAN.

Filmmaker profesional batek grabatua eta editatua.

 

 


Bizitza osorako irudi-eskubideekin.

Eduki hori urteetan zehar erabili ahal izango duzu zure markaren konfiantza eta sinesgarritasuna indartzeko... kostu gehigarririk gabe.
 

 


Jendeak zure ekitaldia gogoratzea eta komentatzea nahi baduzu, ez utzi pasatzen aukera hau.

Datak mugatuak dira eta hegan doaz.

Egin klik hemen eta eskatu zure data orain.

​​​

© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page