top of page

Magia korporatiboa

Tamariz zure ekitaldirako kontratatu dezakezu +6.000 euroren truke.

Edo ni, Alain Zulaika, bigarren aukerarik onena, 1.500 euroren truke.

Entretenimendu hutsa baino gehiago bilatzen duten enpresa eta korporazioak.

 

Lubrikazio soazial moduan jokatzen duen esperientzia magiko bat eskaintzen dut,

langileen arteko harremanak sendotu eta erlazio berriak sortuz.

  

Nire zerbitzuak publiko helduentzako edo familiarentzako diseinatuta daude,

edozein motatako ekitaldi korporatiborako osagarri ezin hobea izanik,

urte amaierako ospakizunak, ate irekien jardunaldi edo urteaurren ospakizunetarako primerakoak.

  

Badakit elkarrekintza eta konpromisoak korporazio ingurunean garrantzi handia duela,

horregatik nire formatuak askotarikoak eta malguak dira:

 

Magia ibiltariak, izotza hautsi eta bapateko elkarrizketa eta erlazioak bultzatzen ditu.

 

Gertuko magiak, sorpresa zuzenean zure gonbidatuen eskuetara ekartzen du.

Eszenako ikuskizunek denon arreta arrapatu eta oroitzapen ahaztezinak uzten ditu beti.

 

 

 

Gainera, nire aurkezle-mago edo zeremonia maisu-mago rolak, erritmo eta kohesio paregabea ematen dio edozein negozio ekitaldiri.

  

Emanaldi bakoitza zorrozki dago egokitua, enpresaren kultura, balorea magiarekin lerrokatzen, bidali nahi den mezua trikimailu eta irribarre bakoitzaren bidez oihartzun egiten duela ziurtatuz.

  

Posta elektroniko bidez nirekin konektatu eta helburuak partekatzera gonbidatzen ditut enpresak, 

esperientzia magiko bat diseinatuz, entretenitzeaz gain,

edozein ekitaldi korporatiboren dinamika eraldatu eta obetzeko.

Giro onak, barreak, txaloak, sorpresak eta misterioak 

gertaera paregabe eta ahaztezin bat egingo dute.
 

bottom of page