top of page

Nire istorioa

Punky-aren laguntzaile txikia nor den jakin nahi duzula imaginatzen dut.

Ni naiz.

 

Batman ez, ez zaitez nahastu.

  

Ni naiz nire osaba Nestor, punka, magia ikuskizunak ikustera laguntzen ziona.

  

Lotsa ematen zion magia ikustera bakarrik joatea, umez inguratuta.

  
 

Konturatu gabe, oholtza gainean amaitu nuen.

  

Txan Magoa egindako magia trikimailu batean parte hartu nuen,

nire zapatilak desagertarazten zituen.

  

Ikaragarria.

  


 

Oinetakoak buru gainetik botzen zituen.

  

Denek ikusi zuten, nik izan ezik.

  


 

Batentzako magia zen, edo horixe pentsatzen zuen Txanek.

  

Aurretik ikusia nuen ikuskizun hori eta banekien

oinetakoak buruaren gainetik botatzen zituela.

  

Tranpa ezagutzen nuen, baina sekretua gordetzea erabaki nuen,

ezer ulertzen ez banu bezala jokatzea zen ideiarik onena.

  

Magia haustea pena bat izango zen gainontzeko ikusleentzat.

  


 

Momentu horretan, jakin gabe, 8 urterekin, magoa bihurtu nintzen.

  
 

Urte batzuk geroago, nire amak magia udaleku bat aurkitu zuen.

  

Ezagutzen al duzu “Nur eta kanpamentu magikoa” liburua?

  

Beno, astebete eman nuen han magia ikusten eta ikasten.

  

Arkuz eta geziz kartak harrapatzen zituzten magoak,

hortzekin errebolber baten balak gelditu zituzten... 

  

Handik irten nintzen eta gurasoei esan nion lehen gauza “Kaixo!” izan zen.

Bigarren gauza, "Mago izan nahi dut".

Hirugarren gauza, "Nire mago izena Niala izango da".

  
 

Eta 14 urterekin Nialak lehenengo ikuskizuna Unaxen (nire anaia) urtebetetze festarako egin zuen, eta gero...

  

Gero, Nialaren pertsonaiak nire magia era guztietako ehundaka ekitalditara eramateko aukera eman dit.

  

Ekitaldi korporatiboak, nazioarteko galak,

ateak ireki eta enpresa ospakizunak, jatetxe,

taberna, elkarte eta batzordeak...

  

4 urteko ume xaloetatik hasi eta nagusi jakintsuenetaraino

Nialaren magiak hunkitu ditu.

  


 

Etapa berri honetan nire lanean aldaketa progresibo bat egin nahi dut,

inork espero dezakeena baino gehiago emateko helburuarekin.

  

Niala atzean utziko dut, edo bere alboak jarraitzeko asmoarekin nabil,

nire burua maskararik gabe erakusteko eta nire lana maila berri batera eramango duten beste alderdi batzuk erakusteko.

  


 

Ahalik eta pertsona gehieneri esperientzia paregabeak oparitzeko ezinezkoa sortuz.
 

Lortu 3 opari Alain Zulaikaren buletinean sartuz

1. oparia: ???

(bilatu web-ean edo harpidetu jakiteko)

2. oparia: Mail zaharra, nire izen artistikoaren istoria osoa.

Oparia 3: ???

(beste misterio bat)

Buletina + opariak

Eskerrik asko! Segituan jasoko dituzu opariak.

bottom of page