Mendira igo eta gizon izoztu bat aurkitzen dezu.
Tontorrera iritsi ez zen beste mendizale bakarti bat izango da.
112 telefonora dei bat eta erreskatea prestatzen hasten dia.
Tipoa hain ondo dago zainduta, bere familiak erraz ezagutu ahalko duela...
Orain dala 5.300 urte hil ez balitz.
Hau Ötzi izotz-gizonaren istorioa da.
Bere genoma aztertu da,
senideak arakatu dia,
bere urdailaren edukia aztertua izan da,
eta Lyme-ren gaixotasuna,
urdaileko parasitoak eta behazun-kalkuluak zituela aurkitu zan.
Adina ere estimatzea lortu zuten (45 urte errespetagarri),eta heriotzaren kausa?
Gezi bat bizkarrean.
Baina hau baino gauza faszinanteago bat dakar. Madarikazioa.
7 heriotza eragin ditxu:
Aurkitu zuen turista alemaniarretako bat elur-ekaitz batean hil zan.
Erreskateko liderrak bihotzekoa izan zuen, 45 urterekin.
Aztertu zuen aditu bat esklerosi anizkoitzak hil zuen.
Forentseak auto istripua izan izotzezko gizonari buruzko hitzaldi bat ematera bidean.
Gorpua berreskuratzen lagundu zuen beste alpinista bat, elur-jausi batean agur.
Istorioa dokumentatzen zabilen zinemagilea, garuneko tumorea (heriotza 47 urterekin).
Eta azkena, berari buruzko liburu bat idazten ari zela galdu genuen.
Gaur egun, Ötzi italiako museo bateko izotz kamara batean aurkitu ahal dezu.
Eta ni, bera ikustera joatekotan.Itzultzen ez banaiz, badakizu errua nori bota.
Tipo hori brontze arotik osorik mantendu da.
Baina gauza batek ez du hainbeste iraungo.
Twobascos erreserbatzen dutenentzako BONUSa.
Magia saio ibiltaria bikotean, inoiz baino jende gehiago antzokira erakartzeko.
Biharko gauean, elurra udaberrian bezela, BONUS-a desagertu egingo da.
Pd: Bi egun barru ez da magia ibiltaririk egongo ikuskizunaren prezioaren barne.Aprobetxatu orain.
Comments