top of page
Search

Bi raya

Ta zure bizitza betiko aldatzen da.


Ez pentsau gaizki, ez naiz drogeri buruz ari.




Bi raya dituen testa.


Bularra emozioz betetzen jatzu zure barruan zerbait hazten ari dala jakitian.


Zientziak ere guztiz azaldu ezin duan miraria.


Bi zelula batzen dia, eta aste gutxi pasatzian, bihotz bat taupadaka.




Hori bai magia.


Misterioz betetako prozesua:


Neska ala mutila izango da?


Nolakoak izango dira bere begiak?


Regetoiaren zale amorratua bihurtuko da?


Espero ezetz.


Erantzunik gabeko galderak, baina ilusioz betiak.




Zalantzarik gabe, magiaren erregina bizitza sortzeko gaitasuna da.


Ilusionismoa, bigarren aukerarik onena.


Ez degu bizitzarik sortzen, baina ilusioz betetzen ditxugu adin guztitako pertsonak.


Ia ia familiara haur berri bat iristen danian moduan.




Sergiok eta biok badakigu emozio hoiek egun gogor bat guztiz eraldatu ahal dutela, gertatu danari buruz hitz egiteari utzi ezin diozun hoietako batean.


Horregatik, magia saio ibiltari bat oparitzen gabiz urtarrilaren 15a baino lehen Twobascos erreserbatzen dutenentzat.


Kaleak harriduraz eta barrez beteko ditu esperientzia honek, herritar guztiak antzokira erakarriz.




Egin klik hemen ta lortu zure BONUS-a orain:





Pd: Bizitza sortzearen magiak inguratzen nau egun hauetan.


Nere lengusina berria ezagutzeko kriston gogua dakat.

 
 
 

Comments


© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page