Loyal, hala du izena farmako berri bat jaurtitzear dagoen enpresak.
Txakurra badezu, ez det uste uko egin ahalko diozunik.
Bere bizitza %20an luza dezake.
Ez naiz albaitaria, baina irakurri detena komentatzen dizut:
Txakur handieak, IGF-1 hormonan aktibitate handiagoa daukate.
Hazkundearekin eta metabolismoarekin lotuta dago.
Okela zaporeko pastilla bat egunero, eta hormona blokeatu eta motelduta.
Edo, nahiago badezu, injekzio bat 3-6 hilabetean behin.Lau hankako zure hiledunak bi urte gehiago zure alboan jarrai dezan.
2026an merkaturatzea espero da.Brutala.Akojonantea.
Oraindik ez dago urte gehiago biziaraziko gaituen pilularik...
Baina badakigu zerk funtzionatzen duen.
Historiako zoriontasun azterketarik luzeena (Harvardekoa) 1938an hasi eta gaur egun martxan jarraitzen du.
Ondorioak dakizkizu?
Harreman pertsonalak dira bizitza-luzeraren prediktore handienak.
Estresak zahartzea bizkortzen du.
Emozio negatiboak gaixotasunekin eta immunologia-sistema ahul batekin lotura du.
Zoriontasunak dopamina, serotonina eta oxitozina jariatzen ditu.
Eta horrek ondorio positiboak ditu garunean eta sistema immunean.
Horregatik merezi dizu Gastromagia zure jatetxera eramateak.
Janari bakoitza zorion eta harridura esperientzian bihurtuko du.
Berre gehiago.
Dopamina gehiago.
Behin eta berriz itzultzen diren bezero zoriontsu gehiago.
Osasun gehiago.
Bizitza gehiago.
Eta otsailaren 15a baino lehen erreserbatzen badezu, BONUS esklusibo bat zuretzat.
Hasi aurretik bezeroak erakarriko dituen sustapen-testu bat.
Pd: Zure bezeroengatik eta, ondorioz, zure negozioagatik.
Pd2: Testu hau Alain Zulaikaren egunerokotik atera da, hortaz agian zerbitzua orain ez dago eskuragarri.
Comments