top of page

Urteko amaierako ikuskizuna enpresentzat: zure taldea arrautz-mental egoerara eramateko modua

Bai, barrabilak depilatu nituen. Eta 15 minutu horietan, mindfulness-ikastarorik sakonena bizi izan nuen.

Ez nintzen Alain.


Ez nintzen magoa, ez euskalduna, ezta gizakia ere.


Izaki bat besterik ez nintzen: trantze moduko batean, %100 presente, kontzentrazio maila zorrotz-zorrotzean.


Mugimendu bakoitza neurtuta, erabaki bakoitza intuizioz... eta beldurrez, moztuko nintzelakoan.




Ez etorkizunik.


Ez iraganik.


Bakarrik oraina: ez moztea.




Eta digo yo:


Zergatik ez bizitza hori maila horretan bizi sarriago?


Labana gabe, ahal bada.


Baina fokua, intentsitatea eta entrega horrekin.




🎭 "Arrautz-mental egoera" hori ikusleek ere bizi dute ikuskizun on batean


Ondoren konturatu nintzen:ikuskizun bat ondo eginda dagoenean, ikusleak ere sartzen dira trantze horretan.


Ez dago egorik, ez pentsamendurik, ez distraziorik.


Bakar-bakarrik emozioa. Harridura. Barreak. Magia.


Arrautz-mental egoera.


%100 arreta.


Unean bertan.







🤯 Imajinatu zure lantaldea egoera horretan... baina jantzita


Kopa eskuan.


Trajearekin.


Baina burua off eta emozioa on.




Urteko amaierako ekitaldi bat ez dadila izan afari aspergarri bat gehiago.


Ikuskizun bat zure taldea "pilotu automatikoa"-tik ateratzekoeta benetako bizipen batera eramateko.


🎯 Urte bukaera ahaztezina.


🎯 Egindako lanaren mailakoa.


🎯 Martxoan oraindik kontatuko den istorioa.




✨ Zer lortzen dugu elkarrekin


✔ Erritmoa, emozioa eta umorea uztartzen dituen show bat


✔ Taldea harremanetan jartzeko eta girotzeko esperientzia


✔ Ikusleak pasibo izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko gidoia


✔ Zure ekitaldiaren helburuekin bat datorren sorkuntza pertsonalizatua




🧠 Benetako kasua: afari deseroso batetik txalo-zaparradara


📍 Gasteiz, 2024


Literatur sari banaketa bat animatzeko kontratatu ninduen Eusko Jaurlaritzak.




Hasieran: isiltasuna, mugikorrak, aurpegi serioak.


2 minutura: algarak, txaloak....


5 minutuan: Politikoak barre malkoak korbatarekin garbitzen.


Bertako gazteak ekitaldia amaitu ondoren zeogen lunch-ean: “beste truko bat, mesedez!”




📈 Emaitzak:


• Parte-hartzaileen %89ak magia “ekitaldiko onena” bezala baloratu zuen.





🙌 Eskatu aurrekontua eta sortu urteko une gogoangarriena


👉 Ekar ezazu zure taldea arrautz-mental egoerara (baina minik gabe).


👉 Ospatu urte amaiera zure taldearen maila berarekin.


👉 Itxi urtea benetako emozioarekin, ez PowerPoint batekin.







❓ Galdera ohikoak (FAQ)


Zein enpresek kontratatzen dute ikuskizun hau?


Startup, multinazional, agentzia eta bankuentzat lan egin dut.


Sektorea ez da gakoa: benetan eragin nahi izatea da.




Edukia gure enpresaren kulturara molda daiteke?


Noski.


Zurekin lan egiten dut gako-mezuak, balioak edo urteko une garrantzitsuak txertatzeko.


Show bakoitza bakarra da.




Zenbat irauten du ikuskizunak?


24 minutu eta 2 egun arteko iraupena dute, ekitaldiaren erritmoaren arabera.


Beti gidoi malgu batekin eta zure jendearen erreakzioetara moldatuta.




🎁 Amaierako oparia: deskargatu gida


Nahi al duzu zure ekitaldietan efektu hau sortzen ikasi, magorik gabe ere bai?





📌 Partekatu trikimailu hau


Barre egin badizu edo pentsarazi bazaitu:


bidali norbaiti urte amaierako ekitaldia antolatzen ari bada.


Comments


© 2025 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page