top of page

Imagina nazazu... 27 umeren atentzioa TikTok-ek baino gehiago harrapatzen 45 minutuan zehar.

Milaka umek bizitzako urtebetetzerik onena izan ahal dute...
baina gehienek ez dute inoiz bizitzen.

Zergaitik?

​

Urtebetetze festa gehienek gidoi berdina jarraitzen dutelako.

​

​

​

Haurrak korrika datoz, aztoratuta eta oihu artean.

Tarta eta sandwichak 30 segundotan jan eta sobrekin esperimentuak hasten dira.

Urteak betetzen dituenak opariak ireki, eta bi minututna kaosa itzultzen da.

Oihu batzuk gehiago, futbol partida bat, eta se fini.

 

 


Benetako arazoa honako hau da:

Hurrengo egunean, zer gogoratzen dute haurrek?

Globoak hustu egiten dira.

Gozokiak desagertu egiten dira.

Eta festa... ahaztu egiten da.

 

 


Beste edozein ospakizun bezalakoa bada, beste edozein bezala ahaztuko da.

Entretenigarriak dira, bai, baina ez ahaztezinak.

 

 


Zein da betirako gogoratzen den urtebetetze baten...

eta haurrek egun batetik bestera ahazten duten baten arteko desberdintasuna?

Ez dira globoak.

Ez da tarta.

Ez dira opariak.

 

 


Oparien ondoren, dena amaitzear zegoela zirudienean, hor dago gakoa.

Daramaten azukre-subidoiarekin, segundo bakoitza garrantzitsua da kontrola ez galtzeko.

Eta orduantxe ematen du egunak espero ez zen bira oso bat.

 

 


Ahotsak baretu egiten dira.

Begiradak puntu bakar batean finkatzen dira.

Masailezurrak erori eta begiak handitu.

 

 


Haurrak beren artean xuxurlatzen hasten dira:

"Nola egin du hori?"

"Ezin da izan! Hori ezinezkoa da! "

"Ea, ea, egin berriro!"

 

 


Eta lehen aldiz festa osoan, denak leku berean daude, hunkituta, momentuan harrapatuta.

Magia hasi da.

45 minutuz eserita egongo dira.

Adi.

Liluratuta.

 

 


Urtebetetze mutilak (edo neskak) ez du magia ikusiko bakarrik.

Magia egino du.

Bere ikuskizuneko mago boteretsua izango da.

 

 


Barreak lehertu, harridura benetakoa da.

Gurasoek mugikorrak ateratzen dituzte.

Haurtzaroa gogorarazten dien txikienen ilusioa betikotu nahi dute.

 

 


Eta onena ikuskizuna amaitzen denean magiak airean jarraituko duela.

Haurrak ikusitakoa errepikatzen saiatuko dira, eta gurasoak elkarri begira egongo dira, harrituta:

"Baina nola ostias in du hori?"

Eta urteak betetzen dituenak... bere bizitzako egunik sinestezinena bizi duela sentituko du.

 

 

 

Hau ez dut nik esaten.

Esperientzia bizi ahal izan duten zorioneko haur batzuen gurasoetako askok esaten dute hori.

Behin baino gehiagotan jaso dut wasap bat ikuskizunaren gauean, honelako mezuekin:

"Alain, mila esker bihotzez.
Semeak, etxera iristean, besarkada bat eman dit, eskerrak eman dizkit

eta bere bizitzako egunik onena izan dela esan dit. "

 

 


Umeek haluzinatu egiten dute... baina gurasoek ere asko eskertzen dute.

Izan gaitezen zintzo...

Haurrentzako festa bat antolatzea nekagarria da.

Haurrek energia amaigabea dute.

Entretenituta edukitzea, kontrolik gabe amaitu gabe, ezinezkoa da.

 

 


Baina, urtebetetze batean lehen aldiz gozatu ahal izango bazenu?

45 minutuz ez duzu ezertaz kezkatu beharko.

Haurrak, entretenituta baino gehiago, hipnotizatuta egongo dira.

Barreak, ezustekoak eta erabateko arreta, inork "Lasai, lasai!" esan beharrik izan gabe.

 

 


"Sinestezina da nola izan ditxuzun hain adi 45 minutuz.
Urtez urte hainbat jarduera antolatu ditugu,

eta inork ez du inoiz lortu 15 minutu baino gehiago horrela mantentzia.


Izan ere, iaz beste mago bat ekarri genun,

semeak oso txarra zela esan zion eta futbolean jolastera jun zan. "

 

 


"Nire alabak, etxera itzultzean, baso bat ur hartu,

bere buru gainean jarri, ikuskizunean egin zenuten erritual magikoa egin

eta goitik behera busti zen.


Kar-kar-kar aterako zitzaiola uste zuen. "

 

 


Hauek show bakoitzaren ondoren jasotzen ditudan mezuetako batzuk dira.

Beti ondorio berarekin: beraien bizitzako egunik onenetakoa izan da.

 

 


Eta hau ez da trikimailuekin bakarrik lortzen.

Haurrentzako ikuskizun batek bidai bat izan behar du.

Txikiak abenturaren parte sentitu ahal izateko istorio bat.

 

 


Eta ez ahazteko, hau izan behar du:

Magia zirraragarria pilaka beraien harridura infinitua elikatzeko.

Barre egiteko uneak, inoiz ez bezala disfruta dezaten.

Etengabeko parte-hartzea.

 

 


Haurrak ez dira ikusleak bakarrik.

Ikuskizunaren parte dira.

Haur bakoitzak parte hartzen du.

Oihu, jolastu eta ikuskizunarekin bat egiten dute.

 

 


Batzuetan magoa baino azkarragoak direla uste dute.

​

Beste batzuetan edozer gauza posible dela sentitzen dute.

Eta bi kasuetan... benetan sinesten dute.

 

 


Hau ez da ikuskizun bat bakarrik.

Minutu bakoitzak konta dezan diseinatutako esperientzia da.

 

 


Laburbilduz, zer sartzen da ikuskizunaren barne?

​

  • 45 minutuko ikuskizuna, emozioz betea.

  • Magia, komedia eta erabateko parte-hartzea.

  • Urtebetetzea izarra izateko jokoak.

  • Amaiera epikoa, ilusioa airean uzten duena.

 

 


Prezioa: 420 €+ BEZ

27 haur badira, 16€ baino gutxiago buru bakoitzeko.

Krispetak eta zinema egun bat garestiago ateratzen da, eta ez da hain berezia.

Eta beste ikuskizun batzuek sarrera bakoitzeko kobratzen duten bitartean, hemen gurasoak doan sartzen dira beren seme-alabak haluzinatzen ikustera.

 

 


Ez da gastu bat.

Betirako geratzen den oroitzapena da.

 

 


Ziur nago eguna amaitzean zure semeak "nire bizitzako egunik onena izan da" esaten badizu besarkada bat ematen dizun bitartean, merkea irudituko zaizula.

Hilean formatu honetako 3 emanaldi bakarrik onartzen ditut, eta datak desagertzen direnean, desagertu egiten dira.

Itxaroten baduzu, beste norbaitek zure eguna blokeatu dezake.

 

 


Gero eta haur gehiago ari dira esperientzia bizitzen.

Ez utzi zurea kanpoan.
 

Egin klik orain eta ziurtatu zure data beste familia batek blokeatu baino lehen.

​

​

© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page