top of page

Akats txiki batengatik zure urtebetetzeak ez dira lehen bezala sentitzen...

Txikitan, zure urtebetetzea iristeko atzera kontua asteak lehenago hasten zen.

​

​

Egunero, egutegiko egun bat tatxatzen zenuen ilusioz.​

​

Gonbidapenak eskolan banatzen ziren.​

​

Bezperako gaua?

​

Ia lorik egin gabe pasatzen zenuen emozioz gainezka.

​​

​

 

Eta egun handia iristen zenean...​

​

Puxikak.

 

Errege baten tamainako merendola. 

​​

Jolasak.​

​

Altxorrak ziruditen opariak.  

 

​

​

Dena zure inguruan.​

​

Zure urtebetetzea izugarrizko esperientza zen, urteko ekitaldi nagusia.

​

​​

​

Baina orain...​

​

Bai, afaria dago.​

​

Bai, lagunekin elkartzen zera.​

​

Bai, norbaitek tarta ekarri eta "Zorionak" abestuko dizute.

​​

​​

​

Eta gero... ezer ez.​

​

Kandela itzaltzen da, berriketak jarraitzen dute, gaura aurrera doa...​

​

Eta hurrengo eguna, beste edozein egun normal bezala.

 

​

​

Okerrena? Jende askok sahiestezina dela pentsatzen duela.​

​

Adin kontua dela.​

​

Baina ez.

 

​

​

Gogoratzen dezu zure azken urtebetetzea?​

​

Ziurrenik plan on bat izan zan.​

​

Konpainia ona, janari ona, tarta amaieran.​

​

Baina…

 

​

​

Baina badago benetan gogoangarri izan zen zerbait?​

​

Beste edozein ostiral gau batean gerta ezin den zerbait?​

​

​​

​

Erantzuna ezetz bat bada, ez da zure errua.​

​

Txikitan, beste norbaitek ziurtatzen zuen eguna ahaztezina izatea.

 

Gure gurasoek dena pentsatzen zuten: jolasak, apaingarriak, sorpresak...​

​

Guk gozatu besterik ez genuen egiten.

​​

​

​

Arropa zikinak "magikoki" garbitzen zirenean bezela, ez ginen konturatzen atzean zegoen lana.​

​

Horregaitik ez dira oraingo urtebetetzeak lehen bezain bereziak.​

​

Orain, ardura gurea da.

​

​

​

Eta lagunak batzea ez da nahikoa festa berezi bat sentitzeko.​

​

Errutinatik ateratzen gaituen momenturik gabe, urtebetetzea beste afari ohiko baten bihurtzen da.​

​

Eta hor dago akats txikia.

​

​

​

Ironikoa da, baina zenbat eta gehiago hazi, orduan eta gehiago ospatu beharko genuke.​

​

Urte bakoitza bakarra da, errepikaezina eta azkena izatetik gertuago gaude.​

​

Baina bereziago egin beharrean, "beste bat gehiago" bihurtzen degu.​

​

Urte bakoitza opari bat bada, zergatik ez ospatu merezi duen moduan?

​

​​

​

Aizu, entzun.

Edo obeto esanda, irakurri.

Lo que sea, baina adi.

​​

​

​

Urtebetetzen bakoitza opari bat bada, nola bihurtu dezakegu benetan berezi?​

​

Batzuetan, momentu zirraragarri eta harrigarri bat besterik ez da behar.

​

 

 

Pentsatu une batez...​

​

Afaria bikain doa.​

​

Janari gozoa, lagun onak, elkarrizketa atsegina.​

​

Baina, funtsean, edozein bilera bezala dijoa.

​

​​

​

Hizketaldiak? 

​

Betikoak: lana, historio zaharrak, oporrak...

​

Eta nahiz eta ondo pasatzen ari zaren, ez dago haurtzaroan sentitzen zenuen emozio hori inon.​

​

​

​

Kandelak hitzaltzen dira, brindisa egin, eta norbaitek kontua eskatu beharko dela esaten du...​

​

Baina orduan, airean zerbait sentitzen duzu.​

​

Segundo bateko isiltasuna.​

​

Zerbait gertatzear dagoela dirudi.​

​

Eta une horretan... gertatzen da.

​​

​

​

Elkarrizketak gelditzen da.​

​

Begiradak gurutzatzen dira.​

​

Denak mahairi bultza eginez inklinatzen dira, gertuago egon nahian.​

​

​

 

Batek eskuak burura eramaten ditu.​

​

Beste batek besterik gabe "Ezin da izan" esaten du.​

​

Barreak. Harridura. Dirdira begietan.​

​

Afariko energia goitik behera aldatzen da.

​

​

​

​​

Urteak pasa dira urtebetetzea urtebetetze bat bezala sentitzen zenuenetik.​

​

Beste edozein egunekin nahastu ezin den ospakizuna.

​

​

 

Ordu batzuk igaro ondoren, jendeak oraindik komentatzen jarraitzen du.​

​

Mugikorrak bibrazio batekin esnatzen zaitu:​

​

"Gaurko gaia izugarria izan da."​

​

"Oraindik ez dakit nola demontre gertatu den.​

​

"Urtebetetze hau aspaldiko onena izan da."

​

​​

​

Eta biharamunean ere, sentimendua oraindik bertan dago.​

​

Urtebetetzea ez zen azken edariarekin amaitu.​

​

Ez zen "beste afari bat" izan.​

​

Aztarna utzi zuen.​

​

Historia bihurtu zen gau bat.

​​​

​​

​​

Eta onena?​

​

Gau normal bat benetan berezi bihurtzea ez du zertan garestia izan behar​.

​​

​

​

400€-ren truke, zure ospakizuna ahaztezina bihurtuko dugu.​

​

20 lagun bazarete, antzerki bat ikustera joatearen prezio berean.

​

Eta hemen, antzerkia zuengana dator.

​

​

​

Ez da zerbait erraldoia antolatzea.​

​

Momentu espezial bat sartzea baizik.

​

​

​

Ospakizunean, zerbait benetan magikoa bizi dezazuen.​

​

Gaua naturalki eraldatu ahal duen zerbait.​

​

​​

​​

Orain, galdera bakar bat dago:​

​

Zure hurrengo urtebetetzea oharkabean pasatzen utziko dezu... ala bizitza osoan gogoratuko den bat bihurtuko dezu?

​​

​

​

Ez dezu planifikazio lanik egin behar.​

​

Ez dezu ideia berririk pentsatu behar, soluzioa nik daukat.​

​

Helduentzako magia esperientzia berezia.​

​

Barreak, sorpresa eta harridurak gaueko osagai nagusi bihurtuko dira.

​​​

Mahai gainean, hurbiletik, eskuen artean.​

​

​​

​​

Eta onena, zu ez zarela ezertaz arduratu behar.​

​

Esan eguna eta lekua, eta ni arduratuko naiz guztiataz.​

​​​

Egin klik hemen, ziurtatu zure data, eta bizi berriz urtebetetze ospakizun bat dirudien urtebetetze ospakizuna.​

​

​

Geroz eta azkarrago egin, obe.​

​

​​

​​

Mago guztiek ezin dute helduentzako ikuskizun bat aurrera eraman.​

​​

Heldu talde bat hitzik gabe uztea ez da ume batzuk harritzea bezain erraza.

​

Horregaitik, horrelako ospakizun batean trukoak baino gehiago behar dira.​

​

Afaria oroitzapen handi batean bihurtuko duen zerbait.

​​

​

​

Antzoki, afari pribatu, gala internazional eta enpresa ate irekietan egon naiz, baina lekua ez da garrantzitsua hemen.​

​

Baina bai esperientzia.​

​

Urtebetetze batean gauza ez da eskuetan gertatzen dena.​

​

Gonbidatuen begiraden distiran dago garrantzia.

​​​

​​

​​

Seguraski mago merkeago bat aurki dezakezu.​

​

Baina galdera da: Zergaitik prezio diferentzia?​

​

Erantzuna: Emaitzak.

​​​

​​

​​

Geroz eta pertsona gehiago daude beraien urtebetetzeko emozioa berreskuratzen.​

​

Galdera ez da egin edo ez egin, galdera zure txanda noiz izango den da.

​

​​

​

Egin klik hemen zure data bermatzeko beste norbaitek blokeatu baino lehenago.

 

​

​

Hilabetero ospakizun kantitate limitatu bat egiten dut.​

​

Dudarik badezu, esan data eta azkar esango dizut ea libre daukadan.​

​

Idatzi hemen.​

​

​

Pd: Zure 25, 32, 50 edo 64 urtebetetzea ez da zure 8 urtebetetzea baino aspergarriago izan behar.

© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page