Akats handia: Aliziaren abenturak mundu miresgarrian
- registros54
- Jan 23
- 1 min read
Storytellingeko akatsik errepikatuenetako bat.
Zuk ez iteko kontatzen dizut.
Egunen batean liburu bat, bideojoko bat edo antzezlan bat idazten badezu:
Ez amaitu istorioa amets bat dala esaten.
Pentsatu pixkat:
Entzuleak harrapatuta dauzkazu, hunkituta eta mordua galderakin...
Eta bapatian, ikusi duten guztia ez dala benetakoa esaten diezu.
Gogoangarria izan ahal zan esperientzia batetik "meh" batera pasatzen zera.
Baliabide erraza da.
Eta gogoratu, amaiera da gehien gogoratuko dutena.
Nola bukatuko nuen nik?
Bururatzen zaizkidan aukera batzuk:
Bukle temporala.
Esnatzean bere benetako mundua ametsetakoa baino fantastikoagoa izatea.
Fantasien munduan geratzea erabakitzen du Aliciak.
Edo mundu errealera magiaren zati bat ekartzen du.
Aukerak amaigabeak dira.
Pixka bat gehiago pentsatu behar da, besterik ez.
Sergio eta biok Twobascos-en sakontzeko azken prozesu horretan gaude.
Gag gehiago gehitu, inflexio-uneak, ezusteko amaiera...
Xehetasun guztiak garrantzitsuak dia.
Eta hori da zure antzerkirako nahi deguna:
publiko hunkitua, konektatua eta asteetan zehar show-ari buruz hitz egingo duena.
Aurten Twobascos zure antzokian izan nahi badezu:
Pd: Ez dugu final errazik egingo, ezta ikuskizun konbentzionalik ere.
Pd2: Antzokia betea, pertsonak eta hizkuntzak modu paregabean elkartuz.
Kommentare