top of page

Autorea miresten nuen… irakurri nion harte / Twobascos magia ikuskizuna - Alain Zulaika

registros54

Max Maven, munduko mentalistarik ezagunenetakoa.


Huts egin dit.



Ea, entzun.

Hobeto esanda, irakurri.

Lo que sea, baina adi.




Miresten jarraitzen diot.


Ez det inoiz ahaztuko 2014ko Magialdian sentiarazi ziana.


Presentzia hori eszenan.


Ahots horrek arima zeharkatzen zintuen...




Baina PRISM ireki nuenean, bere liburuetako bat, dezepzioa iritsi zen.


Konpintxeak erabiltzen dituen hainbat efektu daude liburuan.


No me jodas.




"Max Maven laguntzaileen erabilera onaren adibide bat zen".




Magia munduan batzuk errepikatzen dute esaldia da hau.


Claro, Mago Pop-en ospea inoiz lortu ez zuenez, hemen ez du inbidiak aplikatzen, ezta?


Ez dit balio.




Dana ez da txarra.


Irakurketak gogoeta egiten daramadan ideia bat berresteko balio izan dit.




Magoak konpintxeak baino lan gehiago egiten badu (eta emaitza bera lortzeko beste modurik ez badago), etikoa iruditu ahal zait.


Baina laguntzaileak magoak baino gehiago egiten badu, magia izateari utzi dio aurkezten gaudenak.


Antzerki bihurtzen da eta, azken finean, gezur.




Magiaz eta antzerkiaz ari garela...


Twobascos hilabete honetan estreinatuko da.


Konpintxerik gabeko ikuskizuna (manda huevos hau argitu behar izatia).




Zure antzokira eraman nahi badezu, orain da momentua.


Gero eta data gutxiago daude eskuragarri.



Pd: Testu hau Alain Zulaika -ren egunerokotik atera da, posible da bertan hitz egiten diren zerbitzuak momentu hontan ez egotea eskuragarri.


Egin bat bere irakurle zerrendara jakin ahal izateko.






 
 
 

Comments


© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page