Igande luze baterako aproposa
- registros54
- Jan 27
- 1 min read
Gaur ez dizut ezer salduko.
Gauza bat gomendatzea bakarrik nahi dizut.
Urteko aste bat beti irrikaz itxaroten egoten naiz.
Aspalditik, bi aldiz gozatzeko zortea daukat.
Lehenik, zuzenean.
Eta gero, dokumental batean.
Duela bi egun Mariarekin eseri nintzen 2024ko aste magiko hori bigarren aldiz berpizteko.
Eta gaur arte itxaron det zuri gomendatzeko.
Igande bat une ezin hobea da zuk ere gozatzeko.
31 minutu eta 14 segundoko erreportaje honen sortzailea Miguel Bravo da.
"Libros de magia" moduan ezagutzen dute askok.
Ilusionismoaren munduak oparitu didan beste lagun zoragarri eta miresgarrietako bat.
Aurrez aurre ezagutu nahi badiozu, irailera arte itxaron beharko dezu, 2025eko Magialdian.
Baina, itxaron nahi ez badezu, bera eta bere lana ezagutzen has zaitezke, hemen:
Pd: Esan ea zer iruditzen zaizun ikusi eta gero.
Neri, beti bezela, asko gustatu zait.
Comments