Lehen, semea homosexuala bazan, dilema bat zuten askok.
Hemendik urte batzuetara, ea IA batez maiteminduta amaitu duen izango da.
Ea, enztun.
Hobeto esanda, irakurri.
Lo que sea, baina adi.
Ez dakit hitz aproposa "maitemintzea" den.
Baina adiktua bihurtzea?
Ez izan zalantzarik, askok hor amaituko dute.
Pertsona asko bakarrik sentitzen dia.
Onlyfans-a instagrameko neskaren bati ordaindu, eta ia egunen batean…
Amesten bizi dia.
Eta txarrena?
Ez dute haiekin erez txateatzen.
Komisio baten truke neska hori izango balitz moduan idazten duten tipoekin hitz egiten amaitzen dute.
Eta argi dago, milaka jarraitzaile (hileroko bat ordaintzen) dituen neska batek, ez du bere eguna pajeroekin hitz egiten pasako.
Baina ez dute hau ikusi nahi.
Bakarrik sentitzen dia.
Eta Inteligentzia Artifizialak... gero eta hobeto simulatzen gaituzte.
Eta beti egon dira jende ahulari errentagarritasuna atera nahi dioten pertsonak.
1+1=2
Esaten ari naizena eroegia dela uste badezu, itxaron urte batzuk.
Bakardadea ez da berria.
Horri dirua ateratzeko moduak da aldatzen dena.
Zorionez, giza konexioak ezin dira %100ean erreplikatu.
Batzuetan, norbait bakarrik sentitzeari uzteko behar duen guztia momentu paregabe bat da.
Bizirik sentiaraziko dion gizatasun txinparta bat.
Hori da magiak egiten duena.
Sergiok eta biok harridura eta emozioa eramaten ditugu kaleetara gure magia ibiltariarekin.
Harritu ez ezik, pertsonak ere konektatzen ditugu.
Twobascos urtarrilaren 15a baino lehen erreserbatzen badezu, txinparta hori zure hirian izango dezu.
PD: Urtarrilaren 15a eta gero, BONUSa desagertu egingo da.
PD2: Twobascos, zure hiri osoak asteetan zehar hitz egitea eragingo duen ikuskizun elebiduna.
Comments