top of page
Search

Zentzuzko inkongruentziak

"Ez det ulertzen zeba garbitzen ditxugun eskuak txixa in ta gero."


Adi, tontakeriak zentzu pixkat daka.


Ez det gogoratzen nori entzun nion hori, baina jarraitu in zuan:




"Nire pitiliña beti garbi dakat, ez naiz txerri bat".




Eta noski, eskuak...


Eskuak etengabe daude bakteriekin kontaktuan.


Metroan ikutu dezun guztiarekin zikintzen ariko zinan.




Tipuan arabera, txixa in da gero zakila garbitu bihar da.


Eskuak ez.


Nik ez dakit zer pentsatu.




Noski, komuneko taza ikutu badezu, eskuak garbitu.


Baina pixatoki bat zutik erabili badezu?


Eman buelta bat.




Nik, badaezpada, eskuak garbitzen jarraitzen det.


Hori bai, ez naiz publikoan zakila garbitzen hasiko.




Orain gogoratzen naiz: random batek esan zian, duela urte batzuk, farra baten.


Diskotekako komunean ……… garbitzen zabilen bitartian.


Tocate los cojones. (nunca mejor dicho).




Alain, baina ze ostia zabiz horretaz hitz egiten?


Zer zerikusi izango du magiarekin?


Zer nazka!




Ointxe azaltzen dizut:


Artista gisa, nire lana, zuk gauzak sentiaraztea da.


Gauza atseginak eta beste batzuk ez hainbeste. (Hala ere, barkatu hau irudikatzeagatik).


Eta bai, magiarekin zerikusi handia dauka.




Inkongruentziez ari naiz.


Tipo horrentzat, eskuak garbitzea inkongruentzia bat da.


Guk ere, ilusionistok, inkongruentziekin jokatzen degu.




Baina gau hartan buztana atera zuan tipuak ez bezela, gureak oharkabean pasatzen dia.


Zure garunak ezin ditxu ikusten, entzuten eta sentitzen ditxuan datu guztiak prozesatu.


Guk hori aprobetxatzen dugu.




Horregatik, ez zera konturatzen zapia eskuineko eskuan jarraitu beharko lukeela ezkerrekoan dagoenean iadanik.


Eta listo: tranpa egina eta magia sortua.




Zure hiri osoak inkongruentzia hauek zuzenean esperimentatzea nahi dezu?


Twobascos erreserbatzen badezu asteazkeneko 23:59ak baino lehenago, magia izango dezu antzokian...eta baita kaleetan ere, gure magia ibiltariaren bonusari esker.


Minutu bat beranduago, bonusa desagertu egingo da.







Pd: Zergatik garbitzen ditxugu dutxatik irtetzian erabiltzen ditugun eskuoihalak garbi bagaude?


Pd2: Inkongruentzia batzuek zentzua daukate.


Baina ez du zentzurik aukera hau pasatzen uztea eta gero jendeak kultura ez duelako estimatzen kexatzea.

 
 
 

Comments


© 2024 Alain Zulaika-ren eskutik.

bottom of page